botella

Insalus

Ur minerala nahierara

INSALUSEN iturria Pirinioen mendebaldeko muturrean dago, Aralar eta Otsabio inguruko mendietan.

INSALUS ur mineral naturala, definizioz, mineral naturalez osatua dago. Mineralizazio ertaineko ura da; kaltzioa nabarmentzen da eta sodio-eduki txikia du. Horregatik, haurrentzako elikagaiak eta sodio gutxiko dietak prestatzeko gomendagarria da.

INSALUS 1888. urtetik dago merkatuan, baina bere instalazioak guztiz berrituta daude. Kalitatearen ISO 9001:2008 eta elikagaien segurtasunerako IFS v.6 ziurtagiriak ditu, bere hobetzeko espirituaren erakusgarri.

INSALUS ura hainbat formatutan merkaturatzen da, kontsumitzailearen premiak kontuan hartuta. Aukeran eskaintzen ditu itzultzeko eta ez itzultzeko beirazko botilak, ur karbonikoa eta ur naturala, ostalaritza, taberna eta kafetegietarako ura eta etxean kontsumitzekoa. Pet botilako ur mineral naturala hainbat formatutan merkaturatzen da, ostalaritzarako nahiz etxeko kontsumorako.

INSALUSEK sport tapoia duten produktuen gama aurkeztu du, KUKUXUMUSUREN pertsonaia dibertigarrien eskutik, txikienen artean hidratazio osasuntsua eta naturala sustatzeko.

Ur mineral naturala

INSALUS ura mineralizazio ertaineko ur bikarbonatoduna, sulfatoduna eta kaltzioduna da, eta sodio-eduki baxua du.

Egokia da haurren elikagaiak prestatzeko eta sodio baxuko dietetarako.

 

Mineralizazioa (mg/l)
Kaltzioa 162
Magnesioa 20,6
Sodioa 10,7
Sulfatoak 374
Bikarbonatoak 149

Nutrizio-informazioa

Nutrition Facts Serving Size 8 FL. OZ. (240 ml.)
Serving Size 8 FL. OZ. (240 ml.)
Amount Per Serving Calories 0
% Daily Value*
Total FAT 0g 0% Protein 0g 0%
Total Carbohydrate 0g 0% Sodium 2.8 mg
Not a significant source of calories from fat, saturated fat, cholesterol,
dietary fiber, sugars, vitamin A, vitamin C and iron.
*Percent daily values are based on a 2000 calorie diet
botella2

Kalitatea, Elikagaien Segurtasuna eta Ingurumena

botellas-calidad

Enpresak kalitate-kudeaketaren ziurtagiria du, ISO 9001:2008 arauari jarraiki.

Elikagaien segurtasun-kudeaketaren eskakizun-maila ere bermatuta dago, IFS v.6 ziurtagiriarekin.

Kalitatearen kudeaketa-prozesuak barne hartzen du iraunkortasunaren eta ingurumenaren kudeaketa. Prozesu horren bidez, legezko betekizunak betetzen direla kontrolatzen da, ingurumenarekin lotutako alderdien eragina ebaluatzen da eta hobetzeko neurriak zehazten dira.

Kukuxumusuk Insalusen haurrentzako botila berriak diseinatu ditu

Kukuxumusuk Insalus markako haurrentzako ur mineral naturaleko botilak diseinatu ditu; zehazki, botila-edizio berezi baten packaginga eta etiketatua egin ditu. Diseinu-enpresak bere marrazki ezagunenetatik 8 erabili ditu, Insalusek bere ohiko salmenta-puntuetan banatzen dituen 33 eta 50 cl-ko PET botiletarako.

Kukuxumusuk erabilitako 8 marrazkietatik, lau mutilentzat eginda daude eta beste lau neskentzat. Botilen etiketez gain, marrazki-fabrikak bere ukitua utzi du hiru botilen packagingean; botila horiek eskuragarri daude dagoeneko saltoki handietan eta supermerkatuetan.

Botilek Ming Chao, Pulpirata edo Printzesa marrazki erakargarriak dituzte, besteak beste. Horiek oso ezagunak dira haurren artean, Kukuxumusuk merkaturatutako kamisetetan ere agertzen baitira. Gainera, botilek sport tapoia dute, txikienen artean hidratazio osasuntsua eta naturala sustatzeko.

INSALUS 1888. urtetik dago merkatuan; haren iturburua Pirinioen mendebaldeko muturrean dago, Aralar eta Otsabio inguruko mendietan.

Babesletzak

Historikoki, INSALUSEK kirol- eta kultura-ekitaldiak babestu ditu bere komunikazio-politika sendotu eta korporazioaren gizarte-erantzukizuneko politikaren ardatz gisa.

Gainera, aktiboki laguntzen du lurralde osoan zehar antolatzen diren zenbait jardueratan, bizitza osasuntsuaren gisako balioak hedatuz eta ingurunearekiko konpromisoan oinarrituz, hau da, gertakari kultural eta sozialen garapena sustatuz.

camille-extremebasque-culinary-centerlogo-vitoria-greenzuzenaklogo-zuloagaheineken
empresa

INSALUS Manantial de Lizartza
Kondeko Aldapa 5B
20400 TOLOSA
Tfno: +34 943 65 06 02
Fax: +34 943 65 05 21

Jarri gurekin harremanetan

Lege Oharra. DBLOko Informazioa eta Konfidentzialtasuna

Web-orri honetan jasotzen diren nahiz etorkizunean emango diren datu pertsonalak fitxategi automatizatu edo ez-automatizatu batean gordeko dira. Fitxategi horren titularra eta arduraduna AGUA DE INSALUS SA izango da (IFK: A-20000139), betiere hainbat zerbitzu eskaintzeko helburuarekin, esaterako, gure zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioa edo publizitatea bidaltzeko. Baimen hori erakunde publiko edo pribatuei helaraziko zaie, konpainiaren xede sozialarekin zuzenean nahiz zeharka lotuta dauden helburuak betetzeko. AGUA DE INSALUS SAk zure datuen konfidentzialtasuna bermatzen du eta bere gain hartzen du sozietatearen barnean eta legez ezarritako betekizun guztiak betetzeko betebeharra.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, jakinarazten dizugu zure datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, aurka egiteko edo ezeztatzeko eskubidea gauzatu dezakezula. Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak jasotzen duenaren arabera, zure datuak promozio-helburuetarako erabiltzeari uko egin diezaiokezu, baita informazio-gizartearen zerbitzurako edo merkataritza elektronikorako erabiltzen direnean ere. Eskubide horiek AGUA DE INSALUS SAren Idazkaritzan gauzatu ahal izango dituzu, honako egoitza sozial honetan: Kondeko Aldapa 5b, 20400 TOLOSA – GIPUZKOA.