Bertsoak, gastronomia eta INSALUS ur mineral ugari!

Publico Bertso Gutiziak Insalus

Aurreko ostiralean, otsailak 17, Basque Culinary Center-eko lagunekin elkartzeko aukera izan genuen. Bertso Gutiziak gertakizunean egon ginen beste urte batzuetan bezala, bertsoak eta munta handiko gastronomia primeran bateratzen duen ekitaldian.

Urumeako Kronika -ri esker , Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Iker Zu¬beldiaren gaitasunak gozatu genituen, barre eta une itzelen artean . 150 pertsona inguruko ikusleen aurrean, gaiak ematen joan ziren eta bertsolarien trebetasuna gainerakoa egin zuen.

Egitaraua bukatzean, Basque Culinary Center-eko ikasleek prestatutako afari berezi bat gozatzeko zortea izan genuen. Bertan ohartu ginen eskuonean uzten dugula sukaldaritzaren etorkizuna, proposatu zizkiguten ideia berritzaile eta harrigarriak ikusita.

Atsegin handiz eskaini genien ur minerala partaide guztiei. Bertsoak konposatu aurretik eztarriak prestatzeko eta ondorengo afaria dastatzeko.

Mota honetako edizio bezain berritzaile eta interesgarrietan parte hartzen jarraitzea espero dugu.

Bertso Gutiziak Insalus

 

Afaria Bertso Gutiziak Insalus